Classical:NEXT nazioarteko azoka profesionalera joateko akreditazioak erosteko epea ireki dute

2022ko maiatzaren 17tik 20ra egingo den Classical: NEXT azokak akreditazioak erosteko epea ireki du. Otsailaren 18a bitartean promozio eskaintza egongo da irekita. Eskaintza hau da akreditazioak prezio merkeenean erosteko aukera.

Classical: NEXT musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka da eta showcase emanaldiak eskaintzen ditu. Nazioarteko topaketa honen 2022ko edizioa Alemaniako Hannover hirian burutuko da.

Nazioarteko musika jaialdietara joateko laguntza

Eusko Jaurlaritzak Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak deialdiaren baitan Euskal Herriko musika-taldeen edo gehienbat euskaraz errepertorioa dutenen zuzeneko zirkuiturako sustapen, merkaturatze, nazioartekotze eta banaketa-proiektuak finantzatzen dira. Deialdi hau udaberrian argitaratzen da eta hemen aurkitu dezakezue 2021eko edizioari buruzko informazioa. 2022ko deialdia argiratzen denean Musika Bulegoak bere sareetan (albistea, sare sozialak, newsletterra) zabalduko du.