Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Partekatu
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan.
BASQUE. MUSIC.-en markapean antolatuko diren Pitch saio hauetan parte hartzeko hiru enpresa, jaialdi, diskoetxe, management eta booking agentzia, edo musika-proiektu aukeratuko dira. Parte hartzeko proposamenak MMVVren antolakuntzak aukeratuko ditu.
Aurkezpen hauek irailaren 18tik 21era egingo dira, Mercat de Música Viva de Vic azokaren 36. edizioko programazio profesionalaren baitan.Pitching saio hauen helburua azokan parte hartzen duten Kataluniako eta nazioarteko enpresen aurrean Musika Bulegoko bazkideen hiru proiektu aurkeztea eta haien arteko lankidetzak sustatzea da.
Musika Bulegoak gastu hauek ordainduko dizkie hautatutako hiru proposamenei:
– Irailaren 18tik 21era hiru gauetarako ostatua (enpresa bakoitzeko gela bikoitz batean).
– Pitching honetan parte hartzen dutenentzako doako akreditazioak
eta 150 €-ko gastuen bidaia-poltsa.
Deialdia 2024ko uztailaren 3tik 10era (egun hori barne) egongo da irekita, eta parte hartzeko honako galdetegi hau bete behar da.
Hautatutako proposamenak zuzenean sartuko dira MMVVk programatutako Pitch saioetako batean, bere web profiletik eskaera egin behar izan gabe.
Zalantzarik izanez gero, idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…