MIN sarien XV. ediziorako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik

Datorren maiatzaren 17an Palma de Mallorcan MIN sarien XV. Edizioa ospatuko da. Musika independientearen sari hauek Unión Fonográfica Independiente (UFI) elkarteak urtero antolatzen dituen musika independentearen sariak dira. Hauen helburuak, artista berriak publiko berriei ezagutaraztea, musika gizarteei hurbiltzea eta sormen-jardueraren onarpena sustatzea dira.

2013. urtetik Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria antolatzen du. Honen helburua euskal talde eta artista independenteei ikusgarritasuna eta zabalkundea ematea da. Sari honez gain, beste 21 kategoria edo sari daude jokoan.

XV. edizio honetara hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 22ra arte. 2022an argitaratutako diskoak, EPak edo singleak dituzten artista eta zigilu independenteek eman dezakete izena. Euskarazko diskorik onenaren kategorian 2022an argitaratutako euskarazko lanak aurkeztu daitezke. Prozesu hori diskoetxeek, musika argitaletxeek, artistek edo kudeatzaileek egin dezaketeMIN Sarien webgunearen bidez. Kategoria guztien oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu.

Irabazleak, bozketa herrikoi baten bidez izango dira hautatuak. Publikoak kategoria bakoitzeko hautagaitzak bozkatu eta hamabost lan hautatzeko aukera izango du. Ondoren, epaimahaiak publikoak aukeratutako hamabost izendatuetatik bost hautagaitza aukeratuko ditu. Nominatuen izenak Izendatuen Irakurketa publikoan jakinaraziko dira.

XIV. MIN sarietan (2022), euskarazko diskorik onenaren saria Verde Pratoren Kondaira eder hura lanak jaso zuen.