Fira Mediterrània de Manresa, proposamenak aurkezteko deialdia

2022ko urriaren 6tik 9ra egingo dute Manresako Fira Mediterràniaren 25. edizioa. Dagoeneko abian da 2022ko urtarrilaren 20an itxiko den proposamenak aurkezteko deialdia.

Manresan egiten den Fira Mediterrània azoka sustraia, tradizioa eta herri-kultura eragile sortzaile gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da.

Fira Mediterrània sustrai tradizionalaren 360 graduetan zentratzen da, hasierako mailatik, ondare immaterialetik eta herentzia kulturaletik abiatuta, kultura herrikoi eta tradizionaleko elkarteetatik pasatuz, ondare immaterialetik abiatuta lan egiten baitute gizartearekin konektatuz, eta azkenik, sektore profesionala, tradizio horretatik abiatuta sortzen duten artistak. Fira Mediterrània-k arreta berezia jarri du horien guztien elkartrukean, harremanean eta elkargunean.

Etxepare Euskal Institutuak Fira Mediterrània-rekin duen akordioari esker urtero euskal herriko musika proposamen bat aukeratzen dute azokan zuzenekoa eskaintzeko. 2021eko edizioan Amorante-k parte hartu zuen. Azoka honen garrantzia herrialde katalanetako programatzaileek parte hartzen dutela da eta topaketa estrategikoa da herrialde horietan bere musika zabaldu nahi dutenentza.

Hemen aurkitu ditzakezu 2022ko urtarrilaren 20an itxiko den deialdiaren oinarriak.