Fira Mediterrània jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik da

2023ko urriaren 5etik 8ra egingo den azokaren 26. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2023ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Fira Mediterrània de Manresa azoka, tradizioa eta kultura herrikoia sormen iturri gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da. Diziplina anitzeko azoka da, eta hiru ibilbide proposatzen ditu:
  • Musika: Mediterraneoko munduko musiken eszenarekin eta folk musikarekin, Kataluniako erroko eszenaren berrikuntzak lehenetsiz.
  • Arte eszenikoak: dantza, antzerkia, zirkua, kaleko arteak eta familiaren proposamenak, ondare immaterialetik eta kultura herrikoi eta tradizionaletik abiatuta sortuak.
  • Herri-kultura eta asoziazionismoa: arteen sektore profesionalarekin duen lotura azpimarratuz eta Mediterraneoko ondare immaterialera begiratuz.

Planteamendu hori osatzen duten proposamenek jatorri tradizionaletik abiatu eta orainaldian hitz egiten digute.

Fira Mediterrània-k programazioaren zati bat egituratzen du hiru giltzarritan oinarrituta:

  • Begiradak: sustraiekin lan egin ohi ez duten eta kultura herrikoi eta tradizionalari begirada berezia ematen dioten artisten proposamenak.
  • Gazteak: sorkuntza-lana sustrai tradizionalean oinarritu duten artista berrien proposamenak.
  • Oraina: inguratzen gaituen errealitatetik at bizi ez den sustrai sortzailea azpimarratzen duten proposamenak, sustraiko hizkuntzatik eta kultura herrikoi eta tradizionaletik abiatuta gaur egun gizartean gertatzen denari buruz hitz egin eta hausnartu dezakeena.

Proposamen bat bidali nahi baduzu, oinarri guztiak kontsultatu eta bidalketa egin dezakezu web orri honetan.