Hamaika musika-talde eta artistaren lana aitortu dute 8. Musika Bulegoa Sariek
Partekatu
Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, “Irati” filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble (Etxepare Musika Saria), Gor Diskak (EHMBE Ohorezko Saria) eta ESAS (Publikoaren Saria) jaso dituzte sariak. Sari banaketa Iruñeako Zentral Aretoan egin da maiatzaren 15ean.
Sariak esleitzeko, Euskal Herriko artista eta taldeek iaz sortutako 120 musika-proiektu eta proposamen aztertu ditu musikagintzan aditu eta arituak diren zortzi pertsonak osatutako epaimahaiak. Hain zuzen, zortzi sari ebatzi ditu aditu-talde honek: Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak eta Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Callejala “Irati” filmaren soinu bandagatik.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Fernando Garayoa, kultur kazetaria eta Navarra Music Commission-eko koordinatzailea; Idoia Hernández, pianista eta konpositorea; Iñaki Lazkano, Lazarraga elkarteko kultur programazioaren arduraduna; Irene Prieto, Forbbiden Colours proiektu eta ekoizpen berrien arduraduna; Koldo Sagastume, soinu ingeniaria; Marina Hervás, filosofo eta musikologoa; Olatz Salvador, musikaria; eta Patxi Villén, Aitzina Folk jaialdiko zuzendaria eta musikaria.
Etxepare Insitutuak, berriz, euskal musika mugaz kanpo, nazioartera, zabaltzeko egindako lana aitortu ohi du urtero. Bada, aurten, Euskal Barrokensemble taldeak jaso du errekonozimendu hori, antzinako musikaren esparruan estilo propioa lantzeaz gain, hura euskara eta euskal kulturarekin sustraitu eta munduko bestelako hizkuntza eta kulturekin uztartzeagatik, beste arrazoien artean.
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteko zuzendaritza-batzordeak, halaber, ohorezko sari berezia ere eman ohi du urtero. Aurten Gor Diskak disko-zigilua aitortu du euskal musikan egindako ibilbide eta ekarpenarenagatik. 2023an ateak itxi zituen disketxe nafarrak historia egin du 300 disko baino gehiagorekin eta Berri Txarrak, Manolo Cabezabolo, Exkixu edo Ken Zazpi bezalako taldeak gidatzen.
Aurtengo nobedade nagusia Publikoaren saria izan da. Musikazaleek 50 proiektu finalisten artean eta aplikazio baten bidez bozkatu ahal izan dute bere artista gogokoena. Kategoria honetako saria ESAS-ek (Emakume sortzaile eta artisten sarea) jaso du.
8. edizio honetarako, Musika Bulegoak LABORAL Kutxa eta Bizkaiko Foru Aldundia izan ditu babesle nagusi, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Etxepare Euskal Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Iruñeko Udala eta Sympathy for the Lawyer babesle eta SGAE Fundazioaren eta Zentral aretoaren lankidetza.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
R.E.A.C.H. proiektuko bazkideen bisita Donostian
R.E.A.C.H. proiektuko bazkideak Donostian bilduko dira egunotan. Proeiktu honen helburua azken 20 urteetan sormen-industriak izan dituen bilakaera handiak kontuan hartuta kultura-prozesuetan…
2024/10/08Berriak,Prestakuntza
Musi-Meet, musika-sorkuntza garaikidearen erreferentziazko topaketa, bueltan da
Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musi-Meet topaketaren bigarren edizioa antolatu du, Donostiako San Telmo Museoan, urriaren 20an. Topaketa honek…
S.A.D. taldea, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria, Kafe Antzokian zuzenean
VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria irabazi duen Sistemak Arriskutsuak Dira (S.A.D.) rock taldeak kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian (Kultura Liveko areto bazkidea) urriaren 24an,…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia abian da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko…