Ireki da SAREAko programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren seigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.
Proposamenak martxoaren 1eko 14:00ak arte aurkeztu daitezke eta galdetegi hau bete beharko da.
Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezu deialdia.
Hautatutako proiektuak martxoaren erdialdean jakinaraziko dira eta 120 euroko diru-laguntza jasoko dute.
Aurkezpenen ondoren, eta lehenengo aldiz, ordu eta erdiko networking saio bat egongo da. Taldeek eta artistek 5 minutuko bilera azkarrak egiteko aukera izango dute programatzaile guztiekin.
Topaketa apirilaren 27an burutuko da Elorrioko Arriola Antzokian, goizeko jardunaldian.