Kanpo zabalkundean lan egin nahi duten musikaren profesionalei zuzendutako EMX formakuntza programa

Gaitasunak garatzeko eta profesionalizazioa bultzatzeko formakuntza programa hau EMX proiektuaren atal nagusietako bat da eta Europar Batasuneko musika esportaziorako programa pilotuak diseinatzea du helburu. Programa hau bereziki kanpo zabalkundean diharduten musikaren profesionalei zuzenduta dago.

Kanpo zabalkundean dauden beharrak, erronkak eta aukerak aztertuko dira EMX programaren lehendabiziko zatian eta kontuan hartuko dira aurretik European Music Export Strategy ikerketan lortutako emaitzak.

Musika industriako 45 profesionalek parte hartuko dute, tartean 15 esportatzaile, eta elkarrekin musika zabaltzeko bideak aztertuko dituzte, finantzazio eredu berrietatik hasi eta kolaborazio digitalera. Horretaz gain, Europan zehar dauden artistek beren musika munduan zabaltzeko dituzten erronkak ere aztertuko dira. Programa honek irtenbideak emango dizkie artisten esportazio-metodoei, eta bere herrialdeetan talentua mantendu eta garatzeko kanpo zabalkunderako bulegoek behar dituzten erremintak sortuko ditu.

Deialdi hau bereziki beren herrialdeetako musika esportazioaren programan eta metodoen ezagutza sendoa duten eta musika esportazioan eskarmentua duten profesionalei zuzenduta dago.

Deialdia uztailaren 14an itxiko da. Informazio gehiago esteka honetan.