La Basu eta EH Sona izango dira Basque Musicen protagonistak MMVVn
Partekatu
Basque Music, euskal musika kanpoan zabaltzea helburu duen plataforma, aurten ere izango da Viceko Mercat de Música Viva (MMVV) ekitaldian, irailaren 12tik 16ra bitartean. Aurreko ekitaldietan bezala, Basque Musicek musika-industriaren topaketa profesional hori baliatuko du Euskal Herria Sona jaialdia ofizialki aurkezteko, eta, aurkezpenarekin batera izango den showcasean, La Basu kantaria arituko da.
Aurkezpena ostiralean, irailak 14, 13:30ean, MV gelan izango da, eta bertan izango dira Bartzelonako Euskal Etxeko ordezkariak ere, haiek baitira EH Sonaren antolatzaileak. Jaialdia Bartzelonan izango da, udazkenean, eta, oraindik jaialdiko kartela erabat osatuta ez badago ere, jada badakigu Zizel eta Liher taldeak bertan izango direla.
Sektoreko profesionalentzako aurkezpenaren ondoren, horiek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Elena Caballero, La Basu –izen artistikoa–, Basque Musicek antolatutako showcasean arituko baita. 20 urteko ibilbide musikala duela, Euskal Herriko emakumezkoen raparen adierazgarri nagusia da La Basu. Showcasean, 2017an plazaratu zuen Ni naiz izotz erregina azken diskoko kanta batzuk izango dira entzungai. Emakumezko bakarlari batek egindako rap estiloko lehen diskoa da eta euskara hutsean dago. Horretan, rapa bertsoekin eta dancehall eta swing estiloekin nahasten da.
La Basu ez da izango Mercat de Música Viva topaketaren 30. edizio honetan entzungo den euskal musikari bakarra. Izan ere, irailaren 13an, ostegunean, Kepa Junkera arituko da Carpa Negra agertokian, 13:00etan, Ath-Thurda e Cantares de Evora proiektua aurkezteko, profesionalentzat erreserbatutako showcase batean. Hurrengo egunean, ostiralean (irailak 14) leku berean taularatuko da Korrontzi, 22:15ean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…