Musika Bulegoak bere egitura berria eta 2019-2020 estrategia aurkeztu ditu
Partekatu
Otsailetik, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkartea (EHMBE) ilusioz betetako etapa berri bati aurre egiten ari da. Bere helburua kultura bultzatzea da, batez ere Euskal Herrian sortutako musika. 2015an martxan jarri zenetik eta lehen aldiz, Musika Bulegoak musikaren sektorearentzat lan egingo duen lan talde batek osatutako egitura propioa dauka. Horri esker gure musikaren sorkuntza, ekoizpena eta zabalkundea bultzatu eta sektorearen profesionalizazioan lagunduko duten ekimenak eta proiektuak gauzatuko ditu.
Musika Bulegoa musikaren jarduera sustatzeko eta hobetzeko sortutako lankidetza proiektu sektorial eta estrategikoa da. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Euskal Herrian sortutako musika jartzen du bere oinarri eta helburu nagusiak euskal musikaren topagune bat eraikitzea, artistei eta eragileei zerbitzuak eskaintzea, proiektu kulturalak aurrera eramaten laguntzea, eta kalitatezko irudia proiektatuko duen marka sendoa sortzea dira.
Musika Bulegoa Euskal Herriko musikari lotutako lau elkarte nagusi batzean sortu zen, eta aurrerantzean Musika Bulegoaren baitan, elkarte hauen baliabideak eta esperientziak batu egingo dira euskal musikaren interes orokorreko helburuak betearazteko. Kultura Live (Euskal Herriko Musika Aretoen Elkartea); MIE (Musika Industria Elkartea); Musikari (Euskal Herriko Musikarien Elkartea) eta Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea). Hauekin batera musikaren jarduerarekin harremana duten bakarkako beste hainbat eragile aurkitzen dira.
Elkarte hauetatik datoz, hain zuzen ere, datozen hilabeteetan jarraitu beharreko bidea erabakiko duten Musika Bulegoaren Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten kideak:
- Lehendakaria: Aitor Bengoetxea (Kultura Live)
- Lehendakariordea: Jagoba Astiazaran (Musikagileak)
- Idazkaria: Unai Moraza (Musikari)
- Diruzaina: Amaia Ispizua (MIE)
- Batzordekidea: Iñaki Otalora (Kultura Live)
- Batzordekidea: Mikel Urquiza (Musikagileak)
- Olatz Salvador (Musikari)
- Álvaro Sanz (MIE)
- Pau Vargas (MIE)
- Mikel Unzurrunzaga “Makala”
2019/2020 Plan Estrategikoa
Musika Bulegoak Euskal Herrian sortutako eta ekoiztutako musika jarduerak eta kanpo zabalkundeko proiektu ugari bultzatuko ditu.
Formakuntza, sentsibilizazio eta Euskal Herriko musikaren sektoreko jarduerak sustatzeko martxan jarri da Jarduera Poltsa ekimena. Aurkeztutako 30etik gora proiektuetatik Euskal Herri osoan zehar burutuko diren 19 aukeratu dira. Horien artean aurkitzen da Trakamatrakaren zigilua daraman tailerra. Ekimen hau ekainaren 24an gauzatuko da Donostiako Tabakaleran, Europako Nazioarteko Musikaren Egunaren ekitaldiekin bat eginez. Urtea amaitu bitartean kontzertu didaktikoak, formakuntza jardunaldiak, hitzaldi musikatuak, irakaspen hitzaldiak eta mahai inguruak antolatuko dira Jarduera Poltsaren programazioaren baitan.
Proiektu hauetaz gain formakuntza alorrean Musika Bulegoak Jabetza Intelektualari buruzko tailerra, euskal taldeen nazioartekotze erronkak, eraso sexistak aisialdi gunetan edo musika azoka profezionaletako speed meeting-etarako prestakuntza tailerra jardunaldiak antolatuko dira.
10 eta 11 urte bitarteko haurren artean musika garaikidea zabaltzeko helburua duen Soinua Iratzarri ekimenak 2019/2020 ikasturtean hirugarren edizioa beteko du. Euskal Herriko hiru ikastetxetako ikasleek hiru konpositoren laguntzarekin musika pieza berriak sortzeko aukera izango dute. Musika-lan hauek kontzertu batean eta talde instrumental baten eskutik estreinatuko dituzte tailerraren amaileran.
Musika Bulegoak abiatutako beste jarduera bat Musika Bulegoa Sariak dira. Laugarren edizioa 2020 martxoaren 10ean burutuko da, Gasteizen. Berri Txarrak, Ruper Ordorika, Izaro, Elena Setién edo Gabriel Erkoreka bezalako talde eta musikariak izan dira sari hau irabazi duten musikarietako batzuk.
Basque Music
Euskal Herritik kanpo, Musika Bulegoak euskal musikaren nazioarteko zabalkundean lan egingo du. Horretarako Etxepare Euskal Institutuarekin eta Euskadiko Soinuak programarekin elkarlanean osatutako Basque Music ekimenean parte hartzen du. Honi esker artista, sortzaile eta bestelako musika eragileei Womex, Monkey Week, MMVV, Classical:NEXT, Celtic Connection, Live DMA, ISCM eta Premios de la Música Independiente bezalako gune, jaialdi, musika profesionalen azoka edo ekimenetan parte hartzen laguntzen die.
2020ko helburua kanpo zabalkundearen baitan Asia, Amerikako Estatu Batuak, Latinoamerika, Kanada eta Zeelanda Berria bezalako herrialdeekin harremanak lantzea da.
4 elkarteetako bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Musika Bulegoa osatzen duten eragileei, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politika Saila, Etxepare Euskal Institutua eta gurekin bat egin duten guztiei eta iritsiko diren berriei.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/10MB Prestakuntza,Berriak
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du
Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…