Musika Bulegoak KLUSTER, musika garaikideko konpositore eta interpreteen arteko topaketaren lehen edizioa aurkezten du
Partekatu
Musikagilea zara eta kolaboratzeko interprete berriak ezagutu nahi dituzu? Interpretea zara eta musikagileekin harremanetan jartzea gustatuko litzaizuke zure instrumentu edo taldearentzat errepertorio berria sortzeko?
Musika Bulegoak, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eta Musikagileak elkartearen laguntzarekin, KLUSTER ekimenaren lehen edizioa aurkezten du. Musika garaikidean interesa duten konpositore eta interpreteen artean harreman profesional berriak sortzea ahalbidetuko duen topaketa da.
Hitzordua abuztuaren 31n izango da Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoen Hallean, Xelo Giner saxofoi jotzaileak jaialdiaren Musika Garaikideko Zikloaren barruan emango duen kontzertua baino ordu eta erdi lehenago (18:30etan). Koktela eta speedmeeting-ak barne hartzen dituen giro lasaian, topaketaren helburua aurretik elkarrekin lan egin ez duten konpositore eta interpreteen arteko lankidetza sustatzea da.
Musika Bulegoak hiru pizgarri ekonomiko eskainiko ditu Topaketan izan diren eta bertan ezagutu diren konpositore eta interpreteen arteko lankidetza sustatzeko, obra berri baten konposizioan eta estreinaldian laguntzeko.
KLUSTERraren lehen edizioa, Euskal Herrian aitzindari izango den topaketa izango da. Ekimen honen bidez, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak gure lurraldean musika garaikidearen ehuna indartzearen alde egiten dute, etorkizunean proiektu eta lankidetza zabalagoak sortzeko haziak landatuz.
Lekua: Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoen Hall-a
Eguna: abuztuak 31, 18:30h
Iraupena: 60 min
Edozein pertsonak har dezake parte topaketa honetan, Musika Bulegoko bazkidea izan edo ez, baina plazak mugatuak dira. Galdetegi honen bidez eman dezakezu izena zure asistentzia ziurtatzeko.
Edozein zalantza izanez gero, mikel@test.nuco.es helbidera idatz dezakezu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/10MB Prestakuntza,Berriak
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du
Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…