Musika Bulegoaren 2019ko Jarduera Poltsa
Partekatu
Musika Bulegoak gaur, astelehena, martxoak 11, irekiko du Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza, eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da ekimenaren helburua.
Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen horretara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek MBren laguntza ekonomiko osoa edo partziala izango dute, eta Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira.
Proposamenak maria@test.nuco.es helbide elektronikora bidali daitezke apirilaren 4a arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.
Musika Bulegoak prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorreko jarduerak sustatu ditu sortu zenetik, hainbat lankidetza-motaren bidez. Azken hiru urteotan, ia hirurogeita hamar proposamen garatu dira esparru horren barruan.
Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
R.E.A.C.H. proiektuko bazkideen bisita Donostian
R.E.A.C.H. proiektuko bazkideak Donostian bilduko dira egunotan. Proeiktu honen helburua azken 20 urteetan sormen-industriak izan dituen bilakaera handiak kontuan hartuta kultura-prozesuetan…
2024/10/08Berriak,Prestakuntza
Musi-Meet, musika-sorkuntza garaikidearen erreferentziazko topaketa, bueltan da
Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musi-Meet topaketaren bigarren edizioa antolatu du, Donostiako San Telmo Museoan, urriaren 20an. Topaketa honek…
S.A.D. taldea, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria, Kafe Antzokian zuzenean
VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria irabazi duen Sistemak Arriskutsuak Dira (S.A.D.) rock taldeak kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian (Kultura Liveko areto bazkidea) urriaren 24an,…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia abian da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko…