VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Partekatu
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea eta publikoari askotariko eta egungo proposamenak eskaintzea dira.
Epaimahai profesional batek 12 talde aukeratuko ditu, 2025eko martxoan eta apirilean Bilborocken antolatuko diren kontzertuetan parte hartzeko. Zuzeneko emanaldi horietan aukeratuko dira VillaSoundBilbao osatzen duten sari ezberdinetako irabazleak. Oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu. Deialdia urtarrilaren 13an zabalduko da eta otsailaren 13ra bitartean egongo da irekita.
Gaur egungo edozein musika motak (rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka, egilea) edo hauen arteko fusioak hartu dezakete parte.
Talentu berria babestu eta bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Musika Bulegoak izen bereko saria emango dio parte hartzen duen proposamen bati. Sari honi esker hautatutako artista edo taldeak 1.000 € jasoko ditu Musika Bulegoko bazkide den areto batean kontzertu bat eskaintzeko. Kontzertua antolatzen duen aretoak 500 € jasoko ditu ekoizpen eta promozio gastuak ordaintzeko.
Hauek izan dira orain arte sari hau irabazi duten taldeak: Giante (2018), Airu (2019), Orbel (2020), Martin de Marte (2021), Laguna Goons (2022), Marban (2023) eta S.A.D. (2024).
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/12/03MB Prestakuntza,Berriak
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…