Next Generation laguntzei inguruko webinarra

2022eko urtarrilaren 12an, asteazkena, 13:00etatik 14:00etara, Musika Bulegoak webinar bat antolatu du Sympathy for the Lawyer abokatu bulego espezializatuaren eskutik.

Webinarra INAEMek ireki berri duen “Arte eszenikoetan eta musikaren esparruan kudeaketa artistikoko egiturak modernizatzeko diru laguntzen” deialdiari buruzkoa izango da. Laguntza hauek eskatzeko epea 2022ko urtarrilaren 26an amaituko da (lotura).

Webinarrean, halaber, aipamen labur bat egingo zaio Eusko Jaurlaritzak ireki berri duen “Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzen” deialdiari. Laguntza hauentzat proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 31an itsiko da (lotura).

Jarduera Musika Bulegoko edo hau osatzen duten lau elkarteetako bazkideei zuzenduta dago: Kultura Live, MIE, Musikagileak eta Musikari.

Webinarrean izena emateko, formulario hau bete behar duzu: lotura.