Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Partekatu
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da.
Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markaren babesean antolatuko dira.
BIMEk irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. Horretaz gain honako programazioa antolatu da Musika Bulegotik:
URRIAK 29 ASTEARTEA:
10:00etan, matchmaking Euskal Herriko eta Kolonbiako delegaritzen arteko topaketa gosaria 3.solairuko jatetxean. Topaketa honi esker Euskal Herriko eta Kolonbiako musikaren profesionalak biltzeko networking gosari bat antolatu da. Bi herrialdeetako profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.
12:30etan Pro IV (0D2) aretoan BASQUE. MUSIC. Pitch saioa egingo da. Bertan, Euskal Herriko bost proiektu aurkeztuko dira. Saio honek koktel txiki bat izango du aurkezpenen ostean networking-a errazteko. Pitch saioan proiektu bat aurkeztu ahal izateko, galdetegi hau bete behar da urriaren 10a baino lehen.
URRIAK 30 ASTEAZKENA:
10:00etan, 5H aretoan (5. solairuan), musika babesletzen inguruko topaketa bat egingo da hainbat markekin. Kultura-babesletzak eta musikaren sektoreko ekimen ezberdinak babesteko aukerez hitz egingo da bertan. Jarduera honek harremanak sendotzeko asmoarekin koktel txiki bat izango du. Parte hartzeko eman izena hemen.
AZAROAK 2 OSTIRALA:
BIMEren hamaibigarren edizioa STEREOROCKS x BIME proiektua babestuz agurtuko dugu. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko helburua duen proiektu honen hirugarren edizioa izango da hau.
Partekatu


Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Deialdia,BerriakDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Deialdia,BerriakDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Deialdia,BerriakDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10Deialdia,MB Sustapena,BerriakDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…