REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
Partekatu
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa hau Combustible (Biarritz), Clive Davis Institute of Recorded Music (New York), Vectorealism (Milan), Atabal Aretoa (Biarritz) eta Musika Bulegoaren arteko nazioarteko lankidetza da.
Zein da egonaldi artistiko honen helburua?
REACHen helburua talentu gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzea da eta jatorri alternatibo edota kultura minorizatudun lan artistikoak sustatzea. Egonaldiak sormen-ingurune bat eskainiko du, eta bertan nazionalitate ezberdinetako bost pertsonaz osatutako lau taldek lan egingo dute euren proiektuetan. Talde horietako bakoitzak Euskal Herriko musikari bat izango du, eta ingelesa izango da lan hizkuntza nagusia.
Zer eskaintzen du programak?
- Bidai gastuak
- Egonaldiaren egunetan ostatua
- Baliabide teknikoak bere egoitza artistikoa aurrera eramateko
- Sustapen digitala
Egunero, taldeek Euskal Herriko kultur eta musika guneak bisitatuko dituzte, eta egun bakoitzaren amaieran Atabal aretoan bilduko dira sorkuntza saioetarako. Azken aurkezpena urtarrilaren 10ean egingo da.
Nola parte hartu?
Interesatuek formulario hau betez eman dezakete izena, azaroaren 11ra arte (egun hori barne). REACHeko epaimahai batek hautatuko ditu parte-hartzaileak.
Edozein zalantza argitzeko, idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera.
Partekatu


Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10Berriak,Deialdia,MB SustapenaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…