Suns Europe 2023 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago
Partekatu
2023ko urriaren 13tik 28ra Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Hizkuntza gutxituak ardatz dituela, musika eta arte eszenikoetara bideratuta dagoen jaialdia da Suns Europe. Friuleraz ´suns´ hitzak ´soinuak´ esan nahi du. Ekitaldia aukera bat da Europako komunitate guztiak beren hizkuntza-eskubideez, eta kultura-aniztasunak ondare, eskubide eta aukera bezala duen garrantziaz jabetu daitezen.
Deialdi honek proposamen musikalak soilik hautatzea du helburu, eta taldeek zein bakarlariek eman dezakete izena. Izen-emateko epea martxoaren 26an bukatuko da. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko informazioa kontsutatu daiteke hemen.
SUNS EUROPEko Batzorde Artistikoak aukeratuko ditu artista parte hartzaileak. Hautaketa 2023ko apirilaren 16an egingo da. Eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie ebazpena posta elektronikoz. Antolakuntzak aukeratutako artistak jaialdiaren itxiera ekitaldian zuzenean jotzera gonbidatuko dituzte. Antolatzaileek ahalegin guztiak egingo dituzte parte hartzen duten artistei haien musika-ekoizpena erakusteko aukera emateko jaialdiko beste ekitaldi batzuetan.
Informazio gehiago esteka honetan.
Partekatu


Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Deialdia,BerriakDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Deialdia,BerriakDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Deialdia,BerriakDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10Deialdia,MB Sustapena,BerriakDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…