{"id":98578,"date":"2020-02-17T18:00:58","date_gmt":"2020-02-17T17:00:58","guid":{"rendered":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/"},"modified":"2023-09-06T12:35:55","modified_gmt":"2023-09-06T10:35:55","slug":"musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/","title":{"rendered":"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/test.nuco.es\/eu\/musika-arloko-100-artista-eta-talde-baino-gehiagok-lortu-ahal-izango-dituzte-2020ko-musika-bulegoa-sariak\/\"><strong>Musika Bulegoa Sariak 2020<\/strong><\/a>ko epaimahaia osatzen duten <strong>7 pertsonak<\/strong> Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, bakoitza aurkeztuko dugu:<\/p>\n<p><strong>Ainhoa Aguirre <\/strong>(1979)<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/\">EITB<\/a>ko kultura eta musika kazetaria, une honetan irratiko informazio saioetako kultura sailean egiten du lan, urte luzez \u201cEguneko diskoa\u201d saioko kolaboratzailea izan den arren. Bere jarduera profesionala, musikaren esparruaz gain, beste kultur ekimen batzuetara ere badago zuzenduta. Theatrola antzerki taldeko kide da, eta antzerkirako bost lan zuzendu ditu, eta horietako hiru idatzi: &#8220;Gona Roja&#8221;, &#8220;Verde esmeralda&#8221; eta &#8220;Greensleeves&#8221;. <em>Txoriapi<\/em> fanzinearen sortzailea ere bada. Euskal Herriko kultur esparrua ondo baino hobeto ezagutzen duen eta euskal musika eszenan aditua den goi mailako profesionala.<\/p>\n<p><strong>Elixabete Etxebeste Espina <\/strong>(1965)<\/p>\n<p>Musikaren Filosofia eta Estetika eta Etnomusikologia irakaslea <a href=\"https:\/\/musikene.eus\/?lang=eu\">Musikene<\/a>n, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian. Interes berezia du diziplinarteko eta diziplinaz gaindiko ikerketan, eta konposizioaren, interpretazioaren eta musikaren harreraren inguruko proiektuetan egiten du lan, XX. mendetik aurrerakoan, batez ere. Interpretazioan prestakuntza musikal klasikoa eta herrikoia du (pianoa, saxofoia eta musika elektronikoa), eta baita Hanburgoko Unibertsitateko Musikaren Zientzietako Magister Artium bat (Sistematikoa eta Historikoa), eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikasketa Aurreratuen Diploma ere.<\/p>\n<p><strong>Aitor Furundarena <\/strong>(1970)<\/p>\n<p>Akordeoi jotzaile, konpositore eta ganbera musika, transkripzio, eta akordeoirako musika tradizionalaren errepentizazio irakasle Musikenen, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasi du, eta bi ardatz ditu musikan, musika garaikidea eta herri musika. Orkestrekin eta ensembleekin, ganbera musikarekin eta bakarlariekin egin du lan, eta grabazio ugari argitaratu ditu hainbat talderekin. Bere musika sorkuntzez gain, telebistarako, antzerkirako eta zinemarako ere egin du lan, eta sariak lortu ditu interpretazioaren arloan nazioarteko hainbat lehiaketatan.<\/p>\n<p><strong>Marino Go\u00f1i<\/strong> (1951)<\/p>\n<p>Beste askoren artean, 7 Eskale, Barricada, Berri Txarrak, Doctor Deseo, Exkixu, Marea edo Vendetta taldeen diskoen editore eta, kasu batzuetan, baita ekoizle ere. Bere ibilbide profesionala, 70eko hamarkadan Radio Popular de Madrid 99.5 FMn, Radio Popular de Madrid AMn eta Radio Popular de Pamplona AMn egin zituen soinu teknikari eta esatari lanekin osatzen da. Horrez gain, zenbait irrati libretan ere aritu da, Radio Paraison, Eguzki Irratian eta Iru\u00f1eko Euskalherria Irratian, besteak beste, eta baita bestelako argitalpenetan ere, AU (Madril), Euskadi Sioux (Donostia), Muskaria (Bilbo) eta Tmeo (Iru\u00f1ea) aldizkarietan, eta Egin egunkarian, adibidez, eta 2016an, 60ko hamarkadako Nafarroako rockari buruzko \u201cC\u00f3rtate el pelo\u201d dokumentala egin zuen Xabier Unanuerekin. Musikari gisa, Fuletamol, Motos eta Fiebre taldeetan aritu zen 80ko hamarkadan, Balerdi Balerdin, 90ekoan, eta Peiremans+ taldean 2000ko eta 2010eko hamarkaden artean.<\/p>\n<p><strong>Itziar Larrinaga <\/strong>(1976)<\/p>\n<p>Ikerketa eta Berrikuntza irakasle eta koordinatzailea da Musikenen, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian. Gainera, organogintzako Sergio del Campo Olaso euskal tailerreko aholkularia da. Musikaren Historian eta Zientzietan doktore Oviedoko Unibertsitatetik, 2009an musika ikerketari ematen zaion Donostiako Orfeoia \u2013 EHU Saria jaso zuen, eta 2010ean Doktoregoko Sari Berezia. Era berean, nazioarteko <em>The New Grove Dictionary of Music<\/em> eta <em>Die Musik in Geschichte und Gegenwart<\/em> proiektuekin kolaboratzen du, eta baita Brepols eta Peter Lang argitaletxeekin ere. Gainera, Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko presidentea eta <em>Musiker<\/em> ikerketa-aldizkariaren zuzendaria izan da.<\/p>\n<p><strong>Elena L\u00f3pez Aguirre <\/strong>(1956)<\/p>\n<p>Musikan espezializatutako kazetaria da, eta gaur egun lehengo garaietako orkestrei eta taldeei buruzko dokumentala ari da egiten. 1983an hasi zuen ibilbide profesionala Gasteizko FM lokalean, eta bi urte geroago Potato reggae taldean sartu zen gitarra-jotzaile gisa, eta hiru disko grabatu zituen. 1993an, Pedro Espinosarekin batera, eurak sortutako Aianai argitaletxearen lehen erreferentzia argitaratu zuen: <em>Hertzainak. La confesi\u00f3n radical<\/em>. 1996an <em>Del txistu a la telecaster<\/em>. <em>Cr\u00f3nica del rock vasco<\/em> iritsi zen. 1999an <em>Potato reggae banda.<\/em> <em>La utop\u00eda de una Euskadi Tropikal<\/em> argitaratu zuen. Ondoren Aianai argitaletxea kultur elkarte bihurtu zen, eta 2006tik, Juan Borik\u00f3ri, hildako Potato taldeko abeslari ginearrari, eskainitako Johnny Brusko Memoriala antolatzen du. 2011n, <em>Historia del rock vasco. Edozein herriko jaixetan<\/em> entziklopedia argitaratu zuen eta, azkenik, 2015ean, <em>Neskatxa maite. 25 mujeres que la m\u00fasica vasca no deber\u00eda olvidar<\/em>.<\/p>\n<p><strong>Jabier Sagastume <\/strong>(1974)<\/p>\n<p>Soinu teknikaria eta ekoizlea, Gasteizko Dzast Ahotsak abesbatzako zuzendaria da. Euskal Herriko musika sektoreko profesional polifazetikoa eta Sinkro Gunearen ohiko laguntzailea da. Kolektibo horrek diziplina anitzeko hainbat ekimen gauzatzen ditu kulturaren esparruan, eta, besteak beste, Bernaola Jaialdia antolatzen du. Urte luzez Gasteizko Txosnetako programatzailea izan da, eta ondo baino hobeto ezagutzen du Euskal Herriko musika eszena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Musika Bulegoa Sariak 2020ko epaimahaia osatzen duten 7 pertsonak Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":96137,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[364],"tags":[],"class_list":["post-98578","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-musika-bulegoa-sariak"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v24.0 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa - Musika Bulegoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa - Musika Bulegoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Musika Bulegoa Sariak 2020ko epaimahaia osatzen duten 7 pertsonak Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Musika Bulegoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-02-17T17:00:58+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2023-09-06T10:35:55+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1060\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1500\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"nu\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"nu\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/\",\"url\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/\",\"name\":\"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa - Musika Bulegoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png\",\"datePublished\":\"2020-02-17T17:00:58+00:00\",\"dateModified\":\"2023-09-06T10:35:55+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#\/schema\/person\/481aba636998127bf1b06f1f70534c08\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png\",\"width\":1060,\"height\":1500},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/hub\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/\",\"name\":\"Musika Bulegoa\",\"description\":\"La Oficina de la M\u00fasica de Euskal Herria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#\/schema\/person\/481aba636998127bf1b06f1f70534c08\",\"name\":\"nu\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/35c862e58dd566edb3ea4c54e317aeec?s=96&d=blank&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/35c862e58dd566edb3ea4c54e317aeec?s=96&d=blank&r=g\",\"caption\":\"nu\"},\"url\":\"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/author\/pedrositio-nu\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa - Musika Bulegoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa - Musika Bulegoa","og_description":"Musika Bulegoa Sariak 2020ko epaimahaia osatzen duten 7 pertsonak Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/","og_site_name":"Musika Bulegoa","article_published_time":"2020-02-17T17:00:58+00:00","article_modified_time":"2023-09-06T10:35:55+00:00","og_image":[{"width":1060,"height":1500,"url":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png","type":"image\/png"}],"author":"nu","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"nu","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/","url":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/","name":"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa - Musika Bulegoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png","datePublished":"2020-02-17T17:00:58+00:00","dateModified":"2023-09-06T10:35:55+00:00","author":{"@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#\/schema\/person\/481aba636998127bf1b06f1f70534c08"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#primaryimage","url":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png","contentUrl":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/09-MB-Sariak-2020.png","width":1060,"height":1500},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/musika-bulegoa-sariak-2020-epaimahaiaren-osaketa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/hub\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#website","url":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/","name":"Musika Bulegoa","description":"La Oficina de la M\u00fasica de Euskal Herria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#\/schema\/person\/481aba636998127bf1b06f1f70534c08","name":"nu","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/35c862e58dd566edb3ea4c54e317aeec?s=96&d=blank&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/35c862e58dd566edb3ea4c54e317aeec?s=96&d=blank&r=g","caption":"nu"},"url":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/author\/pedrositio-nu\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98578","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=98578"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98578\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/96137"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=98578"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=98578"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/musikabulegoa.eus\/hub\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=98578"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}