Basque. Music.: Jazzahead misioa

Partekatu

Apirilaren 27tik 30era egingo den Jazzahead! jazz azoka profesionalean parte hartuko du Basque. Music. -ek eta horretarako stand bat jatzeaz gain, Euskal Herriko jazz musikaren katalogoa osatuko du.

Jazzahead! Bremenen (Alemania) urtero egiten den azoka, konferentzia eta erakusleiho jaialdia da.  Jazz mundua sareratu, ideiak trukatu, hitzaldi eta paneletan parte hartu eta erakusleiho izatea du helburu.

Jazz topaketarik esanguratsuenak nazioartean. 2022. urtean 55 herrialdetako 2700 profesionalek hartu zuten parte azokan. Hainbat enpresa-jardueretako profesionalak bildu ziren: artistak, liburudendak, etiketak, agentziak, editoreak, jaialdiak eta klubak, banatzaileak, ekoizpen-enpresak, lobby erakundeak, elkarteak, prentsa eta gehiago.

Basque. Music. -ek osatu nahi duen Euskal Herriko jazz musikaren katalogoan 2022an eta 2023an argitaraturako jazz diskoak azalduko dira. Baita Euskal Herriko jazz aretoak, jaialdiak, etab. Katalogoan azaldu nahi baduzu jarri zaitez harremanetan helbide elektroniko honetan arkaitz@test.nuco.es martxoaren 23a baino lehen.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU