Musika Bulegoa Sariak

2024

Edizioa

Hona hemen euskal musika sektorearen sariak

Euskal Herriko Musika Bulegoak, urtero, euskal artistek, taldeek edo proiektuek egin edo ekoitzi dituzten edo horiek protagonista dituzten musika-panoramako proiektu esanguratsuenak aintzatesten ditu.Sarien helburuak dira, besteak beste, Euskal Herriko musikaren sektorearen balioa azpimarratzea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutarazi eta bultzatzea eta munduaren aurrean erakusleiho izatea.

Guztira hamar sari daude; horietako zortzi kultura-sektoreko izen handiko profesionalek osatzen duten epaimahai batek ematen ditu.Horiei EHMBEren Zuzendaritza Batzordeak ematen duen ohorezko saria gehitu behar zaie (musika-jarduerarekin lotutako pertsona, talde edo erakunde baten ibilbidea aintzatesteko da), bai eta Etxepare Euskal Institutuak ematen duen saria ere (Euskal Herriko musika nazioartekotzeko egindako lana aintzatesteko da). Sari bakoitza 2.000 eurokoa da eta, horrez gain, Fernando Mikelarenaren eskultura bat ere jasotzen dute sarituek. Ez dago inolako kategoriarik, sorkuntza guztiak baldintza-berdintasunean lehiatzen dira originaltasunari eta kalitateari dagokienez, zer estilotakoak diren gorabehera. Lehen edizioaz geroztik, aurkeztutako lanen eta proiektuen hizkuntza nagusia euskara da: hamarretik zazpi, gutxi gorabehera, euskaraz eginak eta ekoitziak dira. Lan instrumentalak % 11 dira, eta gaztelaniaz eginda daudenak, berriz, % 10. Gainerakoak, euskaraz eta gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan egindakoak dira.

Musika Bulegoa Sarien edizio honetako galara joateko eskatzeko

maiatza — 15 — 19:30
Zentral · Pamplona/Iruña

Musika Bulegoa Sarien edizio honetako galara joateko eskatzeko, bete formulario hau:

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Musikan lan egiten baduzu, zehaztu zein sektoretakoa zaren (promotorea, musikaria, irakaskuntza, teknikaria ... )
Bazkidea
Musika Bulegoaren bazkidea zara? (zuzena edo Kultura Live, MIE, Musikari edo Musikagile elkarteen bitartez)

Amaitu da Musika Bulegoa Sarietarako izena emateko epea

Laster emango dira sarien berri, eta banaketa-galara joateko eska ahal izango duzu.

Zabalik dago Musika Bulegoa Sarietan izena emateko epea

Deskargatu edizio honetako Musika Bulegoa Sarien deialdiaren oinarriak

Musika Bulegoa Sarien edizio honetarako zure proposamena aurkezteko bete formulario hau:

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Proposatzen duen pertsona edo elkartea
Bazkidea
Musika Bulegoaren bazkidea zara? (zuzena edo Kultura Live, MIE, Musikari edo Musikagile elkarteen bitartez)
Proposatutako artistaren edo musika taldearen izena
Proposatutako lanaren izenburua
Diska osoa, abesti bakar bat, obra musikal idatzia, soinu banda, zuzeneko obra...
Proiektuaren deskribapen laburra
Lehen aurkezpen publikoaren datuak: data eta formatua (prentsaurrekoa, kontzertua, Youtube ... )
Balorazioa egiteko bidaltzen dan erreferentzia (bakarra). Audio edota ONLINE bideo plataformetako ESTEKA jarri (bakarra). Esteka hau epaimahaiak baloratzeko erabiliko da.
Zein musika esparrutan kokatuko zenuke bidalitako proposamena?
Hizkuntza
Genero irizpidea