BDCC saioa: Sareko lanari buruzko hausnarketa praktiko eta kolaboratiboa

Partekatu

BDCC-k (Basque District of Culture and Creativity) sareko lanaren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du urriaren 24ean Kursaalen.

Aurkezpen interaktiboa izango duen topaketa izango da. Galdera batzuen bidez, parte-hartzaileek beren sentsazioak, ideiak eta esperientziak adieraziko dituzte. Espazioan gertatzen den guztia zuzenean grafikatuta egongo da panel batean, aurrez finkatutako egitura bat izango duena eta elkarrizketa irekitik zabaltzen dena.

KSIetako enpresa eta profesionalei zuzendutako jardunaldia, 2022ko urriaren 24ean izango da Donostiako Kursaalean 11:00etatik 13:00etara. Interesa izanez gero, galdetegi hau bete behar da parte hartzeko.

Jardunaldiaren xehetasunak:

  • 11:00-11:20: Sareko lanari buruzko hasierako ideiak. Asier Gallastegik eta Miryam Artolak aurkezten dute.
  • 11:20-12:15: Sarean lan egitearen arrakastaren gakoak elkarlanean definitzeko elkarrizketa. Galdera irekien eta elkarrekintza presentzialaren bidez eraikitzen joango garena. Asier Gallastegik eta Miryam Artolak dinamizatzen dute.
  • 12:15-12:30: Parte-hartzaileen esperientziatik eraikitako sareko lanaren definizio horretara hurbiltzeko egin beharreko urratsen azalpena. Asier Gallastegik eta Miryam Artolak dinamizatzen dute.
  • 12:30-13:00: Coctel – Networkinga.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU