Gipuzkoako gazte talentua protagonista, Sagardoak Elkartzen Gaitu egitarauean

Bertsolaritza, musika eta sagardotegia lotzen dituen egitaraua aurkeztu dute Bertsozale Elkarteak, Musika Bulegoak eta Sagardogileen Elkarteak.

Uztaila eta abuztua sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzeko izango dugu aurtengoan. Horretarako agertoki apartak ditugu sagardotegiak: terrazak eta sagastiak. Hau da oraingoz landutako egitaraua:

UZTAILA

  • Uztailak 9, 19:00h. Aburuza Sagardotegia. Aburuza Sagardotegiko terrazan bertsotan ariko dira Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Ane Beloki eta Andoni Mujika.
  • Uztailak 16, 19:00h. Iparragirre Sagardotegia. Iparragirre Sagardotegiko terrazan Aner Euzkitze eta Ane Labaka ariko dira librean.
  • Uztailak 17, 19:00h. Astiazaran Sagardotegia. Astiazaran Sagardotegiko terrazan Eneritz Furyaken kontzertua izango dugu
  • Uztailak 23, 19:00h. Astarbe Sagardotegia. Astarbe Sagardotegiko terrazan bertso jaialdia izango dugu Eli Pagola, Maide Garmendia, Iker Ormazabal eta Asier Azpirozen eskutik.
  • Uztailak 24, 19:00h. Ola Sagardotegia. Ola Sagardotegiko terrazan Sara Azurzaren kontzertua izango dugu.

ABUZTUA

  • Abuztuak 6, 19:00h. Petritegi Sagardotegia. Petritegi Sagardotegiko terrazan Bi Zaldi kontzertua izango dugu.

Ekimen hau Musika Bulegoak, Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak osatu dute. Ikusirik azken urte honetan, pandemia garaian, sortzaile gazteek plazan kantuan aritzeko zailtasun handiak izan dituztela ikusgarritasuna eman nahi izan zaie bertsolari eta musikari gazteei.

Ekitaldietarako sarrerak: bi aukera

Hiru elkarteen arteko elkarlan honen bigarren fruitua da aurtengoa, eta aurrera begira sendotuko den ekimena izango da.

Ekitaldi guztiak iluntzeko 19:00etan izango dira, eta kanpoaldean (eguraldiak laguntzen badu). Bi aukera dituzte bertaratuko direnek:

  • 15 €ko bonua: kontzertua edo bertso saiorako sarrera, sagardo tragoa eta pintxoa.
  • 39 €ko bonua: kontzertua edo bertso saiorako sarrera, sagardo tragoa, pintxoa eta afaria.

Non eta nola egin ekintza hauetarako erreserba?

Bi webgunetan izango duzue erreserbak egiteko aukera: www.bertsosarrerak.eus eta www.sagardoa.eus webguneetan.