Martin de Marte taldearentzat, VillaSoundBilbao lehiaketako Musika Bulegoa Saria

Partekatu

Publiko gazteak erakutsitako harrera bikainarekin amaitu zen VillaSoundBilbao jaialdiaren lehendabiziko edizioa. 8 kontzertuetako eserleku guztiak bete ziren 12 talde lehiatu ziren zuzenekoetan.

Publikoaren eta epaimahaiaren botoz erabaki zen honako 6 talde hauek izango direla hurrengo fasera igaroko direnak: Suave (Bizkaia), Martin De Marte (Gipuzkoa), Nize (Bizkaia), Silitia (Bizkaia), Nun (Bizkaia) eta Ramona’s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa); alegia, VSB MENTORING fasera, zeinean formakuntza berezitua jasoko baitute produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz, sustapenez eta bestez.

Formakuntzan parte hartzen duten 6 taldeetako bat hautatuko da VSB TOUR itzulirako: lau kontzertu izango dira, estatuko hiri ezbedinetan eta 2021eko azken hiruhilekoan zehar.

Sari nagusiez gain beste sari batzuk eman dira VillaSoundBilbao lehiaketan eta horien artean aurkitzen da Musika Bulegoak Martin de Marteri eman diona. Aurretik Kultura Live Saria bezala ezagutzen zen eta Orbel (2019) eta Giante (2018) taldeek irabazi zuten. Sari hau Kultura Live elkarteko bazkideek aukeratzen dute bozka bidez eta irabazlearen probintziatik kanpo elkarte honetako areto batean kontzertua eskaintzeko laguntza ematen da.

VillaSoundBilbao lehiaketako beste sariak:

Aste Nagusia Saria: emanaldi bat datorren Aste Nagusian, bertako Rockaren agertokian (Bizkaiko taldeentzat bakarrik) Mona Rora.

Musika Bulegoa Saria: Kultura Live-ko areto batean kontzertu bat ematea, taldearen edo bakarlariaren jatorriko lurraldetik kanpo: Martin de Marte.

Bilborock Saria: 100 ordu Bilborock-en entsegu-lokaletan (Bizkaiko taldeentzat/bakarlarientzat bakarrik) Full Cab.

Jaialdia Saria: emanaldi bat Azkena Rock-en; antolatzaileen ustean talde hautatuari ez badoakio ondo leku hori, aztertuko da ea zein beste jaialditan sartu (BILBAO BBK LIVE,…): Martin de Marte.

Sarbide saria: 250 CD-ren argitalpena, epaimahaiak nabarmendutako hiru talderentzat/bakarlarirentzat, Suave, Nize, Silitia.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU