Musikaren Eguna Kontzertua 2023: Bengo eta Sua

Partekatu

Urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Horretarako, Musikaren Eguna 2023 kontzertua antolatu du erakundeak.

Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2023 kontzertua Ondarroako Beikozini aretoan ospatuko da eta Bego eta Sua taldeak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da. Eskerrak eman nahi dizkiogu aurtengo edizioa posible egiten lagundu diguten Bizkaiko Foru Aldundia eta Gaztea Irratiari.

 

Musikaren Eguna Kontzertuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta iaz berdintasuna ardatz izan zen moduan, aurtengo kontzertuaren xedea, talentu berriak potentziatu eta musikari berriei ikusgarritasuna ematea da. Gainera, doako sarrera izango du kontzertuak, aipatu bezala, kulturaren irisgarritasun libre baten alde egiteko.

 

Egun horretan, aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Bengo artistaren kontzertua. Oiartzungo musikari hau Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista da. Break dantzaria eta abeslaria da eta musika munduan sei-zazpi urte daramatzan arren, lehen diska 2021ean argitaratu zuen, euskaraz grabatutako 4 Taupada izeneko albuma. Aurten, Bizirik izeneko diska berria kaleratu du.

 

Ondoren, Sua taldearen parada izango da. 2018an eratutako lau kideko talde bizkaitarra da. Gaztea Irratiko maketa lehiaketaren irabazleak izan ziren, urte bete baino gutxiagoko ibilbidearekin. Estilo propioa eta irmoa uztartzen digute. Gai lasai eta sakonenetatik hasi eta geldirik egotea aukera bat ez den intentsitate handienetaraino mugitzen dira.

 

Urtero Musikaren Eguna Euskal Herriko probintzia eta herri ezberdinetan ospatzen da lurraldetasunaren oreka bermatzeko eta eduki kulturala hiri handietatik haratago eskaini ahal izateko.

 

BENGO – Bakarrik:

SUA – Hormak Apurtzea:

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU