SAREA topaketa 2020 – Deialdi irekia

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren hirugarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.

Proposamenak uztailaren 12ra arte (barne) aurkeztu ahal izango dira hurrengo helbide elektronikoan:  olatz@musikabulegoa.eus

Hemen kontsultatu eta deskargatu ditzakezue deialdia eta eskaera orria.

Uztaileko azken astean jakinaraziko ditugu hautatuak izan diren proiektuak.

Topaketa irailaren 8an burutuko da Elorrioko Arriola Antzokian, goizeko jardunaldian.