Sarearekin topaketa batean parte hartzeko deialdia

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen (EHMBEren) helburuetako bat  euskal musikaren sorkuntza, ekoizpena eta hedapena babestu eta zabaltzea da. Helburu horretan oinarrituta eta urteko proiektu-planaren barruan, Euskal Antzoki Sarean musika-programazioa sustatzea helburu duen ekimena aurkeztu du EHMBEk: topaketa bat egitea Sareko programatzaileen eta musika-eragileen (sustatzaile, manager, agentzia eta musikarien) artean, hain zuzen ere.

Interesatuek proiektu bakoitzari buruzko informazioa osatu behar dute, esteka honen bidez eskura daitekeen fitxa betez. Proposamenak ekainaren 28ra arte aurkeztu daitezke, hori barne. Uztailaren 30ean jakinaraziko da zer musika-lanek edo -ikuskizunek hartuko duten parte topaketan. Topaketa datorren urriaren 18an izango da (lekua eta ordua zehazteko daude).

Esteka hauetan deialdia eta eskaera orria ikus daitezke.

Deialdi honi buruzko edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko: info@test.nuco.es

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU