TRIKITIXA ERROETATIK
Baga Bigak eta Musika Bulegoak antolatuta, musika-tresna horri buruzko hitzaldi musikatu bat emango dute Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik (Korrontzi) datorren ostiralean, urriak 20, Musiketxean.
Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko dute Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik, eta garai desberdinetako trikitixak ere erakutsiko dituzte. Gogoeta-gune bat ere egongo da, hitzaldira inguratzen direnek musika-tresna horretaz hitz egin dezaten.
Urriak 20 Octubre
19:00
Musiketxea
Vitoria-Gasteiz