Profesionalen lankidetza aukerak eta ikusgarritasuna areagotzeko proiektuak aurrera eramaten ditugu, elkarri lagunduz sektorea indartzeko.
Sektoreari lotutako ohar garrantzitsuen igorle gure kanaletan.
Proiektu berriak martxan jartzeko aukera zabala.
Lan aukera berriak bultzatzeko egitasmoak martxan jartzen ditugu. Urtero bi topaketa profesional arrakastatsu antolatzen ditugu, programatzaile eta sortzaileak elkar ezagutzeko espazioak sortuz. Programatzaileentzat bertako taldeak zuzenean entzuteko aukera da eta, sortzaileentzat, aldiz, euren proposamenak lehen pertsonan erakusteko modu ezin hobea.
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak antolatzen dugun egitasmoa da. Durangoko Azokaren markoan antolatzen da eta helburua musika euskaraz sortzen dutenei programatzaileen aurrean euren proiektuak aurkezteko aukera ematea da. Talde bakoitzak 10 minutu ditu euren proposamenak aurkezteko.
Hautatutako talde eta artistei Amorebieta-Etxano Udalak antolatutako MusikaGaz Fest jaialdian parte hartzeko aukera ere eskaintzen zaie.
Musika sektoreko profesionalei zuzenduta dagoen urteko topaketa da, egungo ekosistemaren erronkak eta aukerak lantzea helburu duena. Hitzaldi eta mahai inguruen bidez, teknologia eta kontsumo-aldaketak, tokiko sektorearen indartzea eta lankidetza publiko-pribatua aztertuko dira. Horrez gain, ikaskuntza partekaturako, berrikuntzarako eta sareak sortzeko espazioa ere bada. Bere xedea da musika-sektorea jasangarriagoa, lehiakorragoa eta eragin sozial eta kultural handiagokoa bultzatzea, euskal musika nazioartean kokatuz.
Egonaldi artistikoei esker Euskal Herriko sortzaileei euren proiektuak aurrera eramateko aukera eskaintzen zaie.
Sortzaileen garapen pertsonal eta profesionala sustatzen da.
Beste herrialdeetako musikariekin sormen prozesuetan elkarlanean aritzeko aukera ematen da.
Proiektuak aurrera eramateko baliabideak eskaintzen dira.
Musikarien sarea osatzeko bideak zabaltzen dira.
Elkarlan aukera berriak sustatzen dira.
Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) eta Dinamoa Sormen Gunearekin lankidetzan.
Euskal Herriko sektorearen nazioarteko sustapena indartzen dugu. Mundu mailako musikaren azoka, jaialdi eta foro estrategikoetan parte hartzen dugu sektorearen ordezkari gisa.
Honez gain, Euskal Herriko profesionalak kanpora joatea sustatzen dugu eta bidelagunak gara, kanpo zabalkundea egitura eta bidelaguntza batekin egin dezaten. Euskal Herriko musika sektorearen kanpo zabalkundea Basque.Music. proiektuaren markoan gauzatzen dugu Eusko Jaurlaritzarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan.