Musika Bulegoak musika sektoreko profesionalei zuzendutako formakuntza-saio praktikoa antolatu du, Galbaian aditu-agentziaren eskutik. Saioan jorratuko dira, besteak beste, jabetza intelektuala, egile eta fonograma eskubideak, lizentziak, kudeaketa kolektiboa eta adimen artifizialaren inpaktua ikuspegi juridikotik.
- Formatzaileak: Jokin Erkoreka eta Idoia Apraiz (Galbaian)
- Hizkuntza: elebiduna
- Aurrez aurrekoa – Agustinak Zentroa (Errenteria)
- Data eta ordutegia: Abenduak 2, 10:00–14:30
- Izen-ematea doan: esteka honetan.