Must +Pro Live-k profesionalak eta publiko orokorra gonbidatzen ditu Tabakaleran zuzeneko showcasez gozatzera. Irailaren 30ean, asteartea, Korrontzi (17:30), Femmm Vocal Jazz (18:30), Arima Soul (19:30), Habia (20:30) eta Sara Azurza (21:30) igoko dira agertokira. Eta urriaren 1ean, asteazkena, Xiberoots (17:30), Jum! & Alatz (18:30), Heitxi (19:30), Andrea Santiago (20:30) eta Mugan (21:30) taldeen txanda izango da. Kontzertuak Kutxa Fundazioaren Klubean egiten dira. Sarrera doan lekua bete arte.