2025.05.05

Musika Bulegoa

Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2025eko deialdia

Gehio irakurri

EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak, Bartzelonako Euskal Etxeak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak hirugarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei zuzendutako programa honen helburua sormen eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da.

Deialdian euskaraz abesten duten iparraldeko (Lapurdi, Behe Nafarroa, Zuberoa) edozein musikarik parte hartu dezake, beti ere lan diskografiko berriak edo zuzeneko emanaldi bira berriak bultzatzeko asmoa dituzten proiektuei lehentasuna eskainiaz.

Izena emateko epea maiatzaren 5etik maiatzaren 29a arte, biak barne, egongo da irekita. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Deialdiaren emaitza ekainaren 27an jakinaraziko da. Iparhots programaren arduradunek bere webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dute.

Proiektu hau gauzatu den bi edizioetan Ekhi Lambert eta RTZ Kolektiboa izan dira aukeratutako taldeak.



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2025eko deialdia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2025eko deialdia

Default content