Musika Bulegoak, Musikagileak elkartearekin batera, udazkenean burutuko du Soinua Iratzarri proiektuaren zortzigarren edizioa eta horretarako, hainbat profesional behar ditu lan-taldea osatzeko. Soinua Iratzarri 10-12 urteko umeei zuzenduriko proiektua da eta hauek musikaren sorkuntza prozesua ezagutzea eta esperimentatzea eta sorkuntza berriko edo musika garaikidearekiko sentsibilitatea lantzea ditu helburu nagusi bezala.
Aurtengo edizioa Euskal Autonomía Erkidegoko hiru lurraldetara eramango da eta Arabako proiektuaren babesle nagusia Vital Fundazioa izango da. Deialdi honen bidez, honako profilak dituzten profesionalek aukera izango dute aurkezteko:
- Musikagileak: haien ibilbide profesionalean musika garaikidearekin lotura izan dutenak.
- Musika pedagogoa: koordinatzaile lanak egin beharko ditu, musikagilearekin elkarlanean ibiliko da eta umeen eta honen arteko zubi lanak egiten arituko da, besteak beste.
- Musikariak: haize-instrumentu, hari-instrumentu, perkusioa edo akordeoia jotzen duten interpreteak. Musika garaikidearekin lotura dutenak.
Modalitate bakoitzeko deialdia hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezue:
Proiektua iraila eta abenduaren artean gauzatuko da, egutegia uda hasieran finkatuz.
Proposamenak bidali ahal izateko, eskatzen den dokumentazioaz gain, hurrengo eskaera-orria bete eta bidali beharko da:
Proposamenak maiatzaren 23ra arte (egun hori barne) aurkeztu daitezke, eskatutako dokumentazioa (ikusi deialdi bakoitzean eskatzen direnak) proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera bidaliz.
Zalantzak argitu ahal izateko idatzi aurreko helbidera.