Kontzertu aretoei zuzendutako jardunaldia, BIME PROn

Partekatu

Musika Bulegoak Kultura Live, Live DMA eta BIMErekin elkarlanean kontzertu aretoei zuzendutako bi formakuntza antolatu ditu urriaren 26an. Nazioarteko topaketa hauetan kontzertu aretoen jasangarritasuna eta azken urteotan aretoak kokatzen diren auzoetan sortutako erronkak landuko dira.

Hauek dira bi jardunaldien informazioa:

10: 00etan, PRO 3 aretoan (0C aretoa) Zuzeneko musika eta jasangarritasuna Europan: ekintza eta aukerak!

Topaketa honetan Simone Dudt (European Music Council), Audrey Guerrek (Live DMA) eta Erica Romerok (Rocknrolla producciones) parte hartuko dute eta Arkaitz Villar (Musika Bulegoa, Kultura Live) izango da moderatzailea.

10:55etan, eta aretoa beren, Zuzeneko musika eta bizilagunen kexak: zer irtenbide?

Audrey Guerrek (Live DMA) gidatuko duen mahai-inguru honetan, Elda Gómez (ACCES) eta Lluis Torrents (Razzmatazz, ASSAC) arituko dira eta AGI SON elkartearen lana erakutsiko da.

Bi mahai-inguru hauek Musika Bulegoak duen formakuntza programaren baitan aurkitzen dira eta Live DMA, Kultura Live eta BIMErekin elkarlanean antolatu dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU