‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ jardunaldia

Partekatu

Musika Bulegoak, MIE elkartearekin lankidetzan,  ‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ jardunaldia antolatu du BIME Pro azokaren programazioaren barruan. Bilboko Euskalduna jauregiko 5H aretoan izango da urriaren 26ean, goizeko 10:00etan.

Jardunaldi honek, 2023an Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dituen pizgarri fiskalek eskaintzen dituzten aukera berriak izango ditu ardatz. Inbertsoreek zuzeneko musikaren ekoizpeneko gastuak erosi eta horren ondorioz onura fiskalak izateak ate berri bat ireki dio zuzeneko musikari, baina non daude inbertsore hauek? Nola saldu dezaket nire ekoizpenen gastua? Nola kudeatu behar dut tramitazio guztia?

Galdera hauei erantzuteko helburuarekin, Musika Bulegoak eta MIEk saio informatibo hau antolatu dute. Hauek izango dira jardunaldi honetako parte hartzaileak: Juan Sebastián Sanz Buerba, Bizkaiko Ogasun Publikoko Saileko Koordinazioko eta Laguntza Teknikoko zuzendariordea; Marta Mendinueta Martinez, Elkargiko Zerga-arloko arduraduna; eta Pilar Aguilar eta Manuel López, Incentiva Music. Saioa networking kafe baten bidez amaituko da.

Euskal Herriko enpresa, profesional eta musikariei zuzendutako ekitaldi pribatu honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Programa:

10:00etan ongi etorria

10:02 Bizkaiko Foru Aldundiari elkarrizketa

10:22 Elkargi eta Incentiva mahai-ingurua

10:42 Networking kafea

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU