Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan

Partekatu

Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da.

Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markaren babesean antolatuko dira.

BIMEk irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. Horretaz gain honako programazioa antolatu da Musika Bulegotik:

URRIAK 29 ASTEARTEA:

10:00etan, matchmaking Euskal Herriko eta Kolonbiako delegaritzen arteko topaketa gosaria 3.solairuko jatetxean. Topaketa honi esker Euskal Herriko eta Kolonbiako musikaren profesionalak biltzeko networking gosari bat antolatu da. Bi herrialdeetako profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

12:30etan Pro IV (0D2)  aretoan BASQUE. MUSIC. Pitch saioa egingo da. Bertan, Euskal Herriko bost proiektu aurkeztuko dira. Saio honek koktel txiki bat izango du aurkezpenen ostean networking-a errazteko. Pitch saioan proiektu bat aurkeztu ahal izateko, galdetegi hau bete behar da urriaren 10a baino lehen.

URRIAK 30 ASTEAZKENA:

10:00etan, 5H aretoan (5. solairuan), musika babesletzen inguruko topaketa bat egingo da hainbat markekin.  Kultura-babesletzak eta musikaren sektoreko ekimen ezberdinak babesteko aukerez hitz egingo da bertan. Jarduera honek harremanak sendotzeko asmoarekin koktel txiki bat izango du. Parte hartzeko eman izena hemen.

AZAROAK 2 OSTIRALA:

BIMEren hamaibigarren edizioa STEREOROCKS x BIME proiektua babestuz agurtuko dugu. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko helburua duen proiektu honen hirugarren edizioa izango da hau.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU