S.A.D. taldea, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria, Kafe Antzokian zuzenean

Partekatu

VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria irabazi duen Sistemak Arriskutsuak Dira (S.A.D.) rock taldeak kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian (Kultura Liveko areto bazkidea) urriaren 24an, osteguna, 21:30ean. Sarrera librea da lekua bete arte.
S.A.D.:
2019an Leioan sortutako rock taldea da Sistemak Arriskutsuak Dira. Taldea Systems Are Dangerous izenarekin sortu zen eta hasierako abestietan ingelesa eta euskara tartekatu zituzten. 2021ean akronimo bera erabiliz euskarazko izena osatu eta ‘Aieru’ (EPa) atera zuten. 2023an haien bigarren albuma argitaratu zuten, ‘Nika’ izenekoa. 2023ko abenduan DA PRO! musika egitasmoan parte hartzeko aukeratuak izan ziren eta 2024an VillaSoundBilbao lehiaketan Musika Bulegoa Saria eskuratu dute.

Diskografia:
Aieru (2021
Nika (2023)

S.A.D. - ERROMOKO JAIAK 2024
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU