Webinar: Bideojokoa, podcasta eta sorkuntza digitaleko beste modu batzuk sustatzeko laguntzak

Partekatu

Musika Bulegoak, Sympathy for the Lawyer-ekin lankidetzan, web-mintegi bat antolatu du bideojokoa, podcasta eta sorkuntza digitaleko beste modu batzuk sustatzeko laguntza berrien xehetasunak azaltzeko. Abenduaren 10ean izango da, 10:00etan, Zoom plataformaren bitartez. Parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da urriaren 9ko 13:00ak baino lehen esteka honen bidez izena ematea.

Ordubetez, Pilar Aguilar, Business Project Manager Incentivan eta SFTL taldeko Dirulaguntza eta Laguntza Publikoen Saileko zuzendaria, laguntza hau jaso ahal izateko bete beharreko baldintzez eta dokumentazioaz, epeez eta onuradunez, zenbatekoez eta aurrekontuez eta balorazio-irizpideez mintzatuko da.

Webinar horretaz gain, dirulaguntzaren xehetasun guztiak azaltzen dituen gida bat idatzi da. Esteka honetan deskarga dezakezu gida.

Oharra: Saioaren lotura abenduaren 9an, astelehenean, 14:00etan bidaliko da izena eman dutenei. Ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko da grabazioarekin.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU