Webinar: Europa Creativa Cultura eta MEDIAren Euskal musika-sektorearentzako finantzaketa aukerak
Partekatu
Musika Bulegoak, Europa Creativa Cultura eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-ko bulegoek, web mintegi bat antolatu du Euskal Herriko musikaren sektorean garatu daitezkeen proiektuak finantzatzeko programak aztertzeko. Abenduaren 16an izango da, 10:30ean, Zoom plataformaren bidez, eta doakoa izango da, nahiz eta aldez aurretik izena eman behar den esteka honen bidez.
Web-mintegi hau banaka edo elkarlanean gauzatu nahi duen musika-proiektu bat duen sektoreko edozein profiletara zuzenduta dago, eta finantzaketa-ildoei eta horien ezaugarriei, laguntzak eskuratzeko baldintzei, dauden sare eta plataformei eta erreferentziazko beste proiektu batzuei buruz hitz egingo da.
Egitaraua:
- 10:30 MEDIA azpiprogramaren eta sektore arteko kapituluaren deialdiak: Innovative Tools and Business Models eta Creative Innovation Lab. (Ainhoa González Sanchiz, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko arduraduna)
- 10:50 Kultura azpiprogramaren deialdiak: Europako Lankidetza Proiektuak, Culture Moves Europe eta LiveMX Laguntzak. (Mónica Comas Rodríguez, Europa Creativa Cultura bulegoko koordinatzailea; Carolina Fenoll Espinosa, Europa Sormen Bulegoko teknikaria; Isabel Pérez Gálvez, Europa Sormen Bulegoko teknikaria)
- 11:50 Galderak
- 12:00etan Saioaren amaiera
Oharra: Saioaren esteka abenduaren 13an bidaliko da, 14:00etan, izena eman dutenei. Ondoren, email bat bidaliko da, grabatutako edukiarekin.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Webinar: Bideojokoa, podcasta eta sorkuntza digitaleko beste modu batzuk sustatzeko laguntzak
Musika Bulegoak, Sympathy for the Lawyer-ekin lankidetzan, web-mintegi bat antolatu du bideojokoa, podcasta eta sorkuntza digitaleko beste modu batzuk sustatzeko laguntza berrien xehetasunak…
2024/12/03Berriak,MB Prestakuntza
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
2024/09/10Berriak,MB Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
2024/05/23Prestakuntza,MB Prestakuntza,Berriak
SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati…
2024/04/08MB Prestakuntza,Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…