Ezagutu REACHen egoitza artistikorako hautatutako artistak
Partekatu
Malentxo Zeberiok, Eñaut Zubizarretak, Julen Leturiondok , Liam McDonellek eta Miriam Lujuak parte hartuko dute urtarrilean Miarritzen egingo den egonaldi artistikoan, REACH proiektuaren baitan.
Urtarrilaren bigarren astean Malentxo Zeberio tolosarra, Eñaut Zubizarreta aretxabaletarra, Julen Leturiondo eibartarra, Liam McDonell gasteiztarra eta Miriam Lujua bilbotarra elkartuko dira beste musikari askorekin, jatorri ezberdinekoak, hala nola New York, Frantziakoak edo Euskal Iparraldekoak. Miarritzeko Atabal aretoa izango da haien sorkuntza bilduma aurrera eramateko egoitza eta urtarrilaren 10ean, Bloñ talde baxe-nafartarrekin batera eskainiko dute kontzertu bat, aste osoan landutakoa erakusteko asmoz. Kontzertua irekia da baina gonbidapenak lortu behar dira aurretik.
Musikariak lau multzotan banatuko dira eta talde bakoitzak musika koordinatzaile eta mentore izango du, egonaldia ahalik eta aberasgarri izan dadin. Atsedenaldietan inguruetako musika guneak bisitatuko dituzte.
Proiektu hau Combustible (Frantzia), Clive Davis Institute of Recorded Music (New York), Vectorealism (Milan) eta Musika Bulegoaren arteko nazioarteko lankidetza bat da, oraingoan Atabal Aretoaren (Miarritze) lankidetzarekin. REACHen helburua talentu gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzea da eta jatorri alternatibo edota kultura minorizatudun lan artistikoak sustatzea.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/01Sorkuntzan,DeialdiaDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/12/17Nazioartekotzea,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien…
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
Webinar: Europa Creativa Cultura eta MEDIAren Euskal musika-sektorearentzako finantzaketa aukerak
Musika Bulegoak, Europa Creativa Cultura eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-ko bulegoek, web mintegi bat antolatu du Euskal Herriko musikaren sektorean garatu daitezkeen proiektuak finantzatzeko…