Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Partekatu
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.
Deialdia 2024ko abenduaren 17tik 2024ko urtarrilaren 21a arte (barne) egongo da irekita.
Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta behin erabakia hartu ondoren BASQUE. MUSIC. arduratuko da erabakiaren zabalkundeaz.
Gainera, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Hautatutako taldeak BIME Bogotá-ren baitan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 6tik 9ra bitartean.
Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: BASQUE. MUSIC. 2025.
Kontzertua eskaintzeaz gain, aukeratutako proposamenak jarduera profesionalen programaziorako sarbidea ematen duten akreditazioak izango ditu (gehienez 4 akreditazio aukeratutako proiektu bakoitzeko) eta BIMEren sorkuntza saio batean parte hartzeko aukera ere izango du. Horretaz gain, aireportutik hotelera (joan-etorria), hoteletik kontzertu aretora (joan-etorria) eta hoteletik grabaketa estudiora (joan-etorria) transferrak ordainduko zaizkio.
Deialdiaren erabakia parte hartzaile guztiei posta elektroniko bidez bidaliko zaie.
Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: komunikazioa@musikabulegoa.eus
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/03MB Prestakuntza,Berriak
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…