Musika Bulegoa Sariak
Edizioa
Hona hemen euskal musika sektorearen sariak
Euskal Herriko Musika Bulegoak, urtero, euskal artistek, taldeek edo proiektuek egin edo ekoitzi dituzten edo horiek protagonista dituzten musika-panoramako proiektu esanguratsuenak aintzatesten ditu.Sarien helburuak dira, besteak beste, Euskal Herriko musikaren sektorearen balioa azpimarratzea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutarazi eta bultzatzea eta munduaren aurrean erakusleiho izatea.
Guztira hamar sari daude; horietako zortzi kultura-sektoreko izen handiko profesionalek osatzen duten epaimahai batek ematen ditu.Horiei EHMBEren Zuzendaritza Batzordeak ematen duen ohorezko saria gehitu behar zaie (musika-jarduerarekin lotutako pertsona, talde edo erakunde baten ibilbidea aintzatesteko da), bai eta Etxepare Euskal Institutuak ematen duen saria ere (Euskal Herriko musika nazioartekotzeko egindako lana aintzatesteko da). Sari bakoitza 2.000 eurokoa da eta, horrez gain, Fernando Mikelarenaren eskultura bat ere jasotzen dute sarituek. Ez dago inolako kategoriarik, sorkuntza guztiak baldintza-berdintasunean lehiatzen dira originaltasunari eta kalitateari dagokienez, zer estilotakoak diren gorabehera. Lehen edizioaz geroztik, aurkeztutako lanen eta proiektuen hizkuntza nagusia euskara da: hamarretik zazpi, gutxi gorabehera, euskaraz eginak eta ekoitziak dira. Lan instrumentalak % 11 dira, eta gaztelaniaz eginda daudenak, berriz, % 10. Gainerakoak, euskaraz eta gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan egindakoak dira.
Musika Bulegoa Sarien edizio honetako galara joateko eskatzeko
Musika Bulegoa Sarien edizio honetako galara joateko eskatzeko, bete formulario hau:
Amaitu da Musika Bulegoa Sarietarako izena emateko epea
Laster emango dira sarien berri, eta banaketa-galara joateko eska ahal izango duzu.
Zabalik dago Musika Bulegoa Sarietan izena emateko epea
Deskargatu edizio honetako Musika Bulegoa Sarien deialdiaren oinarriak
Musika Bulegoa Sarien edizio honetarako zure proposamena aurkezteko bete formulario hau: