Musika Bulegoa Durangoko Azokan
Partekatu
Musika Bulegoak presentzia izango du aurtengo Durangoko Azokan, mahai-inguru txiki bat antolatuz. Honetan jabetza intelektualaz eta Euskal Herrian EKKIren jaiotzarekin sortu den egoera berriaz mintzatuko gara hiru gonbidaturekin: Ainara Legardon, Anjel Valdes eta Igor Estankona.
Jabetza Intelektualaren gaineko mahai-ingurua
Eguna: Abenduak 8, asteartea
Ordua: 11.00
Tokia: Azokako Areto Nagusia
Sortu berria den EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoak, egile eskubideak kudeatzeko entitateak, izugarrizko jakin mina sortu du Euskal Herrian. Argitara atera ditu orain arte planteatu ezin ziren aukerak, egile eskubideen inguruan, beste kudeaketa mota bat posible dela aldarrikatuz.
Musika Bulegoak Durangoko Azokan antolatu duen ekintzak perfil profesional desberdineko hiru pertsonen iritzia jasoko du. Iritzi eta ikuspuntu desberdin zein aberasgarriak jarriko dira mahai gainean.
Mahai-inguru honen helburua honakoa jakitea izango da: sorkuntza eta ekoizpena bezalako esparruetan dauden profesionalek nola egingo dioten aurre sortu berri den egoera honi.
Partehartzaileak
Ainara LeGardon
20 urteko traiektoria duen artista eta sortzaile independientea. Jabetza intelektualean jakitua, egile eskubideak kudeatzeko eredu berriei buruz ausnarketak planteatzen ditu bere hitzaldietan.
Anjel Valdes
Elkarlanean konpainiako musika produkzioaren arduraduna. 500 diskaren ekoizpen eta koordinazio lanak egin ditu jada. 20 urte baino gehiago daramatza Euskal Herriko musikagintza eta kulturari lotuta.
Igor Estankona
Idazlea eta hedabide askotako literatur krikaria. Poesiako hainbat liburu argitaratu ditu. EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoko Idazkaria eta sustatzailea.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…