‘Baga, biga, higa’: Begirada bat euskarazko musikaren historiari

Partekatu

“Adi Gure Musikari, adi” neguko kanpainak Iruñean emango dio hasiera urte berriari, Mikel Markezen eta Eñaut Elorrietaren eskutik. Biak ala biak ‘Baga, biga, higa’ proiektuko protagonistak direlarik, euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena lortu nahi da.

‘Baga, biga, higa’ multimedia-kontzertu interaktiboa da. Eta euskarazko musika abestuaren historian barrena ibilia egiten du. Euskal kultura nabarmentzeaz gain, transmisioa sustatu nahi du, hirurogeiko hamarkadatik gaur areko ibilia eginez.

Proiektu horrek Mikel Markez, karrera-ibilbide luzeko kantaria eta konpositorea, eta Eñaut Elorrieta, Euskal Herriko talderik arrakastatsuetako bat den Ken Zazpiko kantaria, bildu ditu.

Kanpainak Euskal Herriko musikaren kalitatea eta dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, hainbat formaturen bitartez. Kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak. Eta hori guztia, mota guztietako publikoentzat.

Orotariko sentsibilitateak eta estiloak lantzen dituzten musikari eta konpositoreak bildu dira urtebetez euskal musikari buruz duten ikuspegia eta euren lanak erakusteko asmoz, 2015eko “Adi Gure Musikari, adi” Neguko Kanpainan. Aurten ere, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako jarduerez gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko zenbait kultura-eremutan, abenduan eta urtarrilean zehar.

 

Non: Peña La única elkartea (Iruñea)

Noiz: 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena

Ordua: 18.00

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU