Musika Bulegoak 51 kolaborazio proposamen jaso ditu
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak euskal musikaren inguruko prestakuntza, sentsibilizazioa eta zabalkundea jorratzeko 51 proiektu jaso ditu guztira. Balorazio-batzordeak proiektu horiek guztiak aztertu eta onartutako proposamenen berri emango du; hala, ekainetik aurrera lantzen hasteko moduan egongo dira.
Sortu zen unetik bertatik, Musika Bulegoak Euskal Herriko musikaren inguruko jarduerak babestu ditu. Hauxe da ekimenaren helburua: euskal musikagintzaren inguruko prestakuntza, sentsibilizazioa eta zabalkundea helburu duten sektoreko eragileen proiektuak bultzatzea.
“Urtetik urtera haziz doa aurkeztutako eragileen eta proposamenen kopurua; halako jarduerak jorratzeko interesa ez ezik, Musika Bulegoak eskuratu duen gero eta erreferentzialtasun handiagoa ere islatzen du horrek», adierazi du Jabiertxo Andiarenak, Musika Bulegoko Idazkaritza Teknikoaren koordinatzaileak.
Aurkeztutako proposamen guztietatik % 37,8 sentsibilizazioaren alorrekoak dira, eta % 31,5 prestakuntzaren alorrekoak; beste % 11 zabalkundeari lotutako jarduerak dira, eta gainerako % 19,7a, zeharkako izaera duten proposamenak. Hogeita hamar eragilek baino gehiagok hartu dute parte proposamenetan.
Nabarmena da aurkeztutako proiektuen aniztasuna:lantegiak, mintzaldiak, mahai-inguruak, masterclassak, topagune profesionalak, kontzertu didaktikoak, familiei eta haurrei zuzendutako jarduerak, argitalpenak…Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu proposamenak Zuzendaritza Batzordearekin batera, baita kolaboratzeko modua ere, ontzat jotzen direnak ekainetik aurrera jorratzen hasteko.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…