URRIKO JARDUERAK

Partekatu

Musika Bulegoak hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera antolatu eta babestuko ditu urrian zehar, 2017ko jardueren barruan.

MUSIK/FEM: Emakumea zuzeneko musikaren industrian

Bertan, Carmen Zapata (MIM elkarteko lehendakaria; Bartzelona), Nara Pinto (Mad Cool, Download Festival, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival… jaialdietako programatzailea edo programatzaile-lanetan izandakoa; Bilbo), Usua de la Fuente (Niña Coyote eta Chico Tornado, Zuloak; Donostia) eta Dorleta Martinez de Aramaiona (Hell Dorado aretoa, DJ-a; Gasteiz) izango dira. Leire Palacios kazetaria izango da solasaldi horretako moderatzailea.

Urriak 3 octubre

19:00

Kafe Antzokia

Bilbo

MUGAKO KIDS: Musika elektronikoaren laborategi-lantegia -Famili saioa-

Hauxe da lantegiaren helburua: elektronika sormen-ingurune batean hurbiltzea eta ohiko hezkuntzaren ikuspegi berri bat ematea, lantegi irekiaren eredua erabiliz; hau da, esperimentazioa eta sorkuntza ikaskuntzarekin eta ulermenarekin uztartuz finkatu eta ulertuko dira oinarrizko kontzeptuak, aro teknologikoan hain garrantzitsuak direnak.

Urriak 8 de octubre

11:30etatik a 13:30etara

Artium Museoa

Vitoria-Gasteiz

MASTER CLASSA: Nola konfiguratu zuzeneko set up bat eta DJa Model1 nahasgailutik

Luis Cantalapiedrak (Arcanoid/Dj Muerto), bere lanerako metodoak eta makinarik gustukoenak azaltzeaz gain, aholkuak emango dizkigu musika-sorkuntza optimizatzeko ikuspegi gertuko eta didaktikotik.

Urriak 14 Octubre

18:00

Artium Museoa

Vitoria-Gasteiz

Akordeoi mikrotonala

Musikagileak VIII Musika Garaikidearen Zirkuituaren baitan, Iñaki Alberdi akordeoi-joleak akordeoi mikrotonalaren inguruko hitzaldia eskainiko du; bertan, akordeoi berritzaile honen ezaugarriak, berezitasunak, abantailak eta akordeoirako idazkerari ekarri dizkion berrikuntzak ezagutzeko aukera izango da. Horretarako, mikrotonalitatearekin lan sakona egin duten Zuriñe F. Gerenabarrena eta Francisco José Dominguez konpositoreen laguntza izango du Alberdik.

Urriak 21 Octubre

18:00

San Telmo Museoa

Donostia / San Sebastián

Artistaren Estatutua mahai-ingurua

Sortzaile eta artista askoren lan egoera oso kezkagarria da. Lan egiteko dituzten baldintza tamalgarrien eta sektoreak duen babes faltaren aurrean, Artistaren Estatutu bat sortzea premiazkoa bihurtu da. Mahai-inguru honetan profil desberdineko lau profesionalek parte hartuko dute, beraien kezkak, egoera, beharrak eta hausnarketak eztabaidatu eta partekatzeko. Ainara LeGardon musikari autokudeatuak eta jabetza intelektualen jakitunak, Ignacio Martín Pina Unión de Actores y Actrices-eko arduradun juridiko eta sindikalak, David G. Arístegui idazleak eta sindikalistak eta Pau Vargas Panda Management-ekoak. Jardunaldia Leire Palacios kazetariak moderatuko du.

Urriak 21 Octubre

10:00

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola

Donostia / San Sebastian

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU