Txistu sensibilizazio kanpaina
Partekatu
Zukan Triok txistu-emanaldi bana eskainiko du datorren asteazkenean, otsailak 28, San Tomas Lizeoan eta Aitor Ikastolan, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak abian jarri duen musika-tresna horrekiko sentsibilizazio-kanpainaren barruan. Musika Bulegoak bat egin du ekimen horrekin; izan ere, euskal kulturan hain sustraituta dagoen instrumentu horren historia eta musika hurbildu nahi dizkie aipatutako ikastetxeetako ikasleei, kontzertu didaktikoen bidez.
XIII. mendean, Europa osoan hedatu zen danbolinteroa, gaur egungo txistularia: esku batekin txilibitua eta bestearekin danborra jotzen zituen. Berritasun hark arrakasta handia izan zuen, batez ere dantzarako musika jotzeko. Eskualde askotan desagertu da dagoeneko, beste batzuetan folklorera mugatu da eta inguru batzuetan oraindik irauten du. Azken horietako bat Euskal herria da. Hemen, ikuskizun tradizionaletarako ezinbestekoa izateaz gain, kontserbatorioetan ere irakasten da txistua, eta musika garaikidearen osagarri bihurtu da.
Hori dela eta, Zukan Triok eskainiko dituen kontzertuak erdi didaktikoak eta erdi praktikoak izango dira, gazteek txistuaren ezaugarriak eta historia hobeto ezagutu ditzaten. Txistuaren familiako instrumentuak eta haiekin jotzen diren perkusio-tresnak ezagutu ez ezik, praktikatu ere egin ahal izango dute haiekin, baita galderak egin ere, txistuari eta haren musikari buruzko alderdi guztiak ezagutzeko.
Musika Bulegoak 2017-2018ko jardueren barruan antolatu du ekitaldi hori. Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen jarduera-ardatz nagusietako bi dute helburu ekitaldi horiek: musika-gaietan herritarrak trebatzea eta sentsibilizatzea, alegia.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak
Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo…
Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen…
#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da
Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak…
Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du.…
Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena
Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen…