Azaroko jarduerak

Partekatu

Azaroan 2018ko proiektu-poltsaren baitan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu.

“Euskal tresnekin jolasean” / Kontzertu didaktikoa

Euskal soinu tresnak eta herri musikaren ondarea ezagutzeko kontzertu didaktiko interaktiboa. Modu ludikoan eta zuzeneko musika erabiliz, haur, gazte eta helduek euskal musikaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Berariaz sortutako azalpen eta jolas ezberdinen bitartez, soinu tresnak ikusi, jo eta hauen oinarrizko ezaugarriak ikasiko ditu publikoak, betiere modu didaktiko eta jostagarrian. Kontzertu didaktikoa euskara hutsean garatuko da, edukiek euskal musika eta euskal kulturarekin lotura izango dute eta kantuak euskal kantutegitik jasotakoak izango dira, horrela euskal kulturaren ondarea bultzatuz.

Azaroak 9 Noviembre

18:00

Getxo-Andrés Isasi Musika Eskola

 

“Harizko musika tresnak” / Alos Quartet / Kontzertu didaktikoa

Alos Quartet laukotearen eskutik, harizko musika-tresnen historia, funtzionamendua eta bilakaera ezagutuko ditugu, saio interesgarri eta dibertigarrian, eta horien soinuak izango ditugu entzungai (arrunta, sul Monticello, sul tasto, pizzicato…). Antzinako musika-tresnekin hasiko dugu ibilaldia (arrabita, fidula, lira, nyckelharpa, etab.); jarraian, bi instrumentu-familia garrantzitsuak (zango-biola eta biolina) errenazimenduan sortu zirenekoa ekarriko digute gogora; eta, bukatzeko, musika-tresna horien elektrifikazioa erakutsiko digute.

Azaroak 17 Noviembre

18:00

Markina-Uhagon kulturgunea

 

Musika Garaikidearen Jardunaldiak

Musika Garaikideko Topaketek hogeita bosgarren edizioa betetzen dute aurten. 2018ko azken hiruhilekoan egingo dira, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, eta kontzertuak, maisu-eskolak, hitzaldiak eta soinu-artearen instalazioak biltzen ditu egitarauak. Guillermo Pastrana biolontxelo-jotzaileak eskainiko du jardunaldiotako bigarren ikasgai magistrala.

Azaroak 20 Noviembre

10:00

 

“Trakamatraka” / Jon Urrutia / Kontzertu didaktikoa

Mahukak jazz-erritmoan, didgeridoo bilakatzen diren jogurt-ontziak, maionesa-ontzien tapa jotazaleak, afrikar erritmoz betetako pertzak, doinu eranskorrak zabaltzen dituzten tutuak… Hori guztia aurkituko dugu “Trakamatraka” emanaldian. Jon Urrutiaren eskutik, proiektuak uztartu egiten ditu musika eta birziklapena, sormena eta irudimena, musika-aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua.

Tailerren eta kontzertu didaktikoen bidez, “Trakamatrakak” modu atseginean hurbiltzen du musika jendearengana, eta birziklatzea mundu hobea lortzeko bidea dela erakusten du. Ikasteko tarte alai eta interaktiboan jendea sortzaile izango da, ongi pasatuko dugu eta isiltasuna ezagutu eta itxuratuko dugu. Musika ulertu, konprenitu eta maitatzeko modu berri bat.

Azaroak 23 Noviembre

18:00

Zamudio-Kultur Etxea

 

“Baga, biga, higa” / Hitzaldi musikatua

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta protagonista dituen proiektu honek euskal kantak transmititzea eta ezagutaraztea du helburu. Kontzertu multimedia eta interaktiboa da ‘Baga, biga, higa’, eta euskaraz kantatutako musikaren historiaren ibilbidea egiten du. Hirurogeiko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko ibilbide batekin, euskal kultura nabarmendu eta haren transmisioa sustatzeko asmoa du.

Azaroak 24 Noviembre

19:30

Zurukuain-Aroa Upategia

 

“Soinu-tresnak Euskal Herri musikan” / Juan Mari Beltran / Kontzertu didaktikoa

Kontzertuaren eta tailerraren arteko formatua aukeratuta, euskal herri-musikan erabiltzen diren musika-tresnen historia eta funtzionamendua erakusten ditu Juan Mari Beltranek. Aldi berean, gure historiako musika herrikoiaren gaineko ezagutza sendotzen du. “Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan” izeneko saioan, Juan Mari Beltranekin batera aritzen dira Ander Barrenetxea edo Ixiar Jauregi perkusioan eta txalapartan, eta Errege Belda akordeoiarekin.

Azaroak 25 Noviembre

12:30

Legazpia-Latxartegi Aretoa

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU