Hastear da Soinua Iratzarriren IV. edizioa
Partekatu
Otsailaren amaieran, Soinua Iratzarriren edizio berri bat jarriko du martxan Musika Bulegoak. Musikagileak eta Donostia 2016 programaren babesean sortutako proiektu hau 2019an egin zuen berea Musika Bulegoak.
Soinua Iratzarriren laugarren edizioa 2021eko ekainera arte garatuko da Euskal Herriko bi eskoletan. Berriro ere, 10-11 urtetako umeei zuzenduta dago eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza ditu helburu. Parte hartzen duten ikasleek bi konpositorekin lan egiteko aukera izango dute, amaiera kontzertu batean estreinatuko diren hainbat musika-lan sortzeko helburuarekin.
Musika sorkuntzaren prozesua hobeto ulertzeko, iraganeko musikagileen bizitzak ere aztertuko ditu proiektuak. Edizio honetan, Juan Crisóstomo Arriaga eta Fanny Mendelssohn musikari gazteak izango dira ikasleen eredu eta gida.
Parte hartuko duten eskolak Zumaiako Herri Eskola eta Errenteriako Koldo Mitxelena Eskola izango dira. Mikel Iturregi eta Xabier Otaolea konpositoreekin batera lan egingo dute, Maite Bilbao zuzendari pedagogikoaren gainbegiradapean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…