Kultura arloko publikoak garatzeko dirulaguntzak

Partekatu

2021. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan kultura arloko ikuslegoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.

Kulturarako sarbidea galarazten edo murrizten duten oztopoak gainditzea, publikoekiko harreman-eredu berriak antolatzea, sorkuntza eta kultura publikoen arteko bitartekaritzaren garrantzia nabarmentzea edota publikoek egiten duten kultura praktika aktiboa lantzea helburu duten proiektu eta jarduerak bultzatzea dute helburu.

Dirulaguntza hauek pertsona fisikoek eskatu ditzakete, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin. Erakunde pribatuek ere eskatu ditzakete. Erakunde batek partaidetza publikorik badu, % 50 baino gutxiagokoa izan behar du. %50eko edo hortik gorako partaidetza publikoa badu, betiere kapitalean erakunde publikoen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuekin lankidetzan antolatutako proiektu edota jarduerak izan behar dira.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 9an itxiko da. Oinarriak kontsultatu daitezke eta dokumentazio guztia deskargatu Eusko Jaurlaritzaren webgunean.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU