Ikastaro Azkarra: Nola zabaldu zure musika nazioarteko merkatuetan (musika azoka profesionalak)

Partekatu

Hizkuntza: Gaztelera

Eguna: maiatzak 27, osteguna

Ordua: 19:00etan

Lekua: Birtuala, webinar bidez

Izen-emateko bete galdetegi hau

Irakaslea: ALLIE SILVER

ALLIE SILVER

Free Radical Producions-en sortzailea da Allie Silver. Musikaren industrian 14 urtetik gora dihardu eta azkenengo zortzi urteetan nazioarteko 40 biratik gora ekoiztu ditu Europako, AEBko, Asiako, Ozeaniako eta Hego Ameriketako kontzertu aretoetan eta jaialdi ezagunetan. ‘Band Therapy’ egitasmoari esker musikariei zuzendutako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. Nazioarteko musika topaketetan antolatzen diren mahai-inguruetan hizlari bezala parte hartzera gonbidatzen dute eta besteak beste Taiwanen edo Budapesten izan da. 2012an WOMEXeko Seven Samurais epaimahaian parte hartzeko aukeratu zuten non mundu osoko 1000 proposamenetik gora aurkeztu ziren. Munduko musikaren industrian murgilduta dauden emakumeen Women of the World sarearen sortzaileetako bat da.

 

Ikastaroaren helburua:

Ikastaroa Euskal Herriko musikariei zuzenduta dago. Nazioarteko musikaren azoka profesionaletan (Classical: NEXT, Womex, BIME, Eurosonic, etab.) nola parte hartu irakatsiko da. Nola aurkeztu zure burua eta zein material aurkeztu. Azoka profesionalak nola prestatu (aldez aurretik, bertan, ondoren).

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU